XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klaseko hiru etapa nagusiak: aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea, SARRERA.

Aurreko kapituluan ihardun didaktikoa analisatu eta garatzeko marko egokia izan daitekeen eredu metodologiko bat definitu nahi izan dugu.

Oraingo honetan, continuum didaktikoaren mutur batetik, kontrola ezaugarri duenetik, besterako bidea zabalduko duten pausoak mugatu eta antolatzea da gure helburua.

Zer esan nahi du klase hitzak? Bost orduko saioa, hiru, bi ala ordu betekoa? Ez ote da unitate hitzaren sinonimoa?.

Hona burura datozkigun zenbait galdera.

Klasea saio hitzaren sinonimotzat hartuz, zenbaiten ustez, hiru uneren inguruan antolatu beharko litzateke, une horiei denek izen berbera ematen ez badiete ere.

Batzuek aurkezpena, praktika-aldia eta bukaera aproposa deitu dituzte; azken honetan, saioan aurkeztu eta landu dena laburbilduko litzateke eta hurrengo saioan emango dena motz-motz iragarriko ().

Beste batzuek bi edo hiru minututako hasiera aipatzen dute azkeneko saioan emandakoa gogoratzeko eta saio berriko gaiak iragartzeko, gero klasearen muina eta azkena letozkeelarik (Lewis, 1985, 60. or.).

Azkenik, zenbait inputa, praktika eta amaieraz ari dira (); azken une honetako helburuak aurrez landutakoaren eta ekintzen zailtasun-maila eta sortzeko indarraren baitan egongo dira.

Hona une horretan egin daitekeena:- ikasi dena eta berriz begiratu beharrean dagoena egiaztatu; - aurrez egin diren lanei buruzko informazioa eman elkarri, talde bakoitzak klase osoari bere emaitzen eta konklusioen berri emango diolarik; - aurkeztu eta landu diren elementuak aurrez landutakoetan itsatsi; - landu dena berrikusi, buruan hartzen laguntzeko; - hurrengo saioa prestatu, beharrezko baldin bada.

Kapitulu honen esparrua beste bat da eta arazoaren ikuspegi zabalagoa eskaini nahi da.